Kolosala izango da

kolosala izango da.0JOSEBA SARRIONAINDIA

Txalaparta. 138 or.

Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa. Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin. Globo saltzaileak ere etorriko dira euren koloretako planetekin. Kalaportura iritsiko dira guztiak. Kolosala izango da.

Ezer ez

ezer-ezTeller, Janne

Alberdania, 146 orrialde

Hausnarketa morala bilatzen duen eleberria.Muturrera eramandako egoera batean hamabi bat urteko gaztetxoen jokamoldea deskribatzen da.Argudioa da ikaskide batek arbola batera igo eta bertatik ez jaistea erabakitzen duela, “ezerk ez duelako ezertarako balio” ebatzita. Gainerakoak hura jaitsarazten saiatuko dira eta euren eginahaletan murgilduta kontrolaezina bihurtuko zaien dinamika arriskutsu batean sartuko dira, eurentzat benetan zerk balio duen demostratzen dabiltzala.

ZERUA GAINBEHERA DATOR

zerua-gainbehera

Mazzetti, Lorenza
Igela,  178 or.
Nobela ederra ekarri dute euskarara Xabier Olarrak eta Fernando Reyk: Lorenza Mazzetti (1928) zinemagile eta idazlearen “Il cielo cade” (1961). Eleberri autobiografikoa da, zehazki idazlearen haurtzaroa kontatzen duena. Lorenza eta bere ahizpa osaba-izeben Toscanako etxean bizi ziren txikitan. Familia aberatsa zen, judua, Einstein abizenez (Lorenzaren osaba fisikari famatuaren lehengusua zen). Zoritxarrez, abizena kondena bihurtu zitzaion familia honi, Hitlerrek pertsonalki eman zuenean Albert Einsteinen senide guztiak hiltzeko agindua. 1944an, erretiratzen ari zirenean, naziek sarraskiak eragin zituzten hainbat tokitan, baita Toscanako Villan ere.

Orduan gertatu zena kontatzen du barru-barrutik Lorenza Mazzettik, nola irentsi zion gerrak haurtzaroa: «Gure deitura (ama hila baitzen) Einstein izan beharrean Mazzetti zelako barkatu ziguten SSek bizia».



BIZIA LO

bizia lo

JOKIN MUÑOZ

Alberdania,158 or.

EUSKADI LITERATURA SARIA 2004 Bost kontakizun biltzen ditu Jokin Muñozek liburu honetan. 60ko urteetan jaiotako belaunaldiari bizitzea egokitu zaion giroari eta bizipenei oso lotuak bostak ere. Entzunez baino ezagutzen ez duen gerraosteko giroan murgiltzen da autorea aurreneko ipuinean, eta fikzio futurista alegiazkoan sartuta bukatzen du liburua. Tonu errealista da nagusi. Kontakizun biluziak dira, apaindura askorik gabeak. Gordin kontatuak daude, baina epairik eman gabe. Irakurleak atera beharko ditu ondorioak, eta ez dira beharbada oso baikorrak izango. Neguan bizia lo dago Lizardiren begietan. Ez dira autorearenak lo egon kontakizun indar handiko hauek idazterakoan. Euskal gatazkaren hariak bizi-bizi ageri dira agertokiaren atzeko oihal, baina ez da gatazkari buruzko liburu bat. Arazo horrekin ere bizitzen ikasi dugun gizakiei buruzkoa baizik.

ASMATU NOR NAIZEN

B. Masasmatu-nor-naizenine, R. Piuimini

Argitaletxea: Ibaizabal, 102 orrialde

Gutun trukaketa dugu liburuaren ardatza. Neska bat gustukoa duen mutilari sinadurarik gabeko gutunak bidaltzen hasiko da, baita mutilak erantzun ere. Arbela eta bizkar-zorroa ezkuta-lekutzat hartuz sedukzio jokoa garatuko da. Mutilaren izena hasieratik jakingo dugun arren, neskarena ia bukaera arte ez zaigu azalduko eta misterio honek interesa mantentzen lagunduko du.

Krokodriloa ohe azpian

 

krokodriloMARIASUN LANDA
Elkar- 72 orrialde
Tipo arrunta da ipuin honetako protagonista. Arrunta du etxea, arrunta lanbidea, arrunta izena bera ere: J.J. Ohitura arruntak ditu egunero berritzen dituenak beti berdin beti berdin edo antzera. Baina halako batean, gaur, ohetik jaiki, eta batere arrunta ez den zerbait gertatu zaio: Krokodilo bat ikusi du bere ohe arruntaren azpian. Egoera surrealista horretatik abiatuta, eta umore ukitu finez, gertaerak korapilatuz doa autorea, amaiera biribil batera iristen den arte.

Izu-izua

IZU-IZUA AZALA.inddJokin de Pedro

Elkar-132 orrialde

Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak.
Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista. Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.