OSTIRALAK

JON ARRETXE

Elkar

Ikasle-garaia amaitzearekin batera parranda-giroari ere betiko agur esateko zorian egoten dira hainbat gazte. Horixe da Ostiralak liburuko protagonisten kasua, zalantzan baitaude patuari amore eman eta lan-mundu zailean sartu, ala bizimodu on horri nola edo hala eusten saiatu, irudimena erabiliz. Irakurtzean ondo pasatzeko sei ipuin bildu ditu Jon Arretxek, eta era guztietako armak erabili ditu horretarako: irria pizten duen ironia fina batzuetan, algara sortarazten duten xelebrekeriak besteetan; ez dira falta sexu-kontu pikaroak, ezta irakurlearen konplizitatea lortzeko keinuak ere, han-hemen barreiatuta. Istorio bixiak, hizkuntza kalekoa eta giro alaia: horra hiru osagai liburu hau guztiz gustagarria egiten dutenak. Ostegunak irakurriz gozatu zuten guztiek atsegin hori berritzeko aukera dute orain; Jon Arretxe lehenengoz deskubritzen duenak, berriz, idazle jostalari eta konplexu gabekoa ezagutuko du, irakurtzearen plazerra berreskuratzen duten horietakoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s