VIOLET PARK-EN BIDETIK

Jenny Valentine .  Alberdania argitaletxea  222. or .

Hamasei urteko gazte londrestarra da Lucas Swain, eta, gau batean, bilatu gabe topo egiten du Violet Park-ekin. Violet Park ez da inor Lucasentzat, ez du ezerk hari lotzen: Emakume zaharra da, hilda dago… Taxi-bulego baten apalategian errauts kutxa baten barruan dago, baten batek taxi baten barruan ahaztuta utzi zuenetik. Enkontru hori gertatu zenez gero, ordea, bizitza aldatu zaio Lucasi. Uste osoa du errauts kutxa horren barruan dagoenak berarekin harremanetan jarri nahi duela, eta horrek eramango du, aurkitzen dituen arrastoen bidetik, bidaia bitxi batera, bere burua ezagutzera eta, bide batez, jakitera zer gertatu zen orain urte batzuk desagertu zen bere aitarekin. Abentura pindartsua da, bizkorra, samurtasun jator batez idatzia dago, irri eginarazten du, negar eginarazten du, hiper originala da. Bikaina da.

13 thoughts on “VIOLET PARK-EN BIDETIK

  1. Violet Park-en bidetik. Liburu hau interesgarria iruditu zait, mamia ona eta misteriotsua delako. Hasieran ez dirudi ondo egongo denik baina liburuaren erdia pasatu eta gero asko hobetzen da, istorioa garatu ahala interesgarragoa ipintzen da. Etorriko diren ikasleei gomendatzen diet liburu hau, nire ustez, gustatuko zaielako

  2. Liburu honek misterio handia dauka, dibertigarria da. Hasieran oso geldoa da liburua, baina orriak pasata misterioa hartzen hasten da eta engantzatzen zaitu. Gomendatzen dut liburu hau hurrengo urtean etorriko diren ikasleei.

  3. “Violet Park-en bidetik”. Liburu hau asko gustatu zait , gaia pixka bat arraroa da , baina azkenean oso interesgarria jartzen da .
    Hurrengo urtean etorriko diren ikasleei gomendatzen diet liburu hau , niri gustatu zaidalako.

  4. Violet Park-en bidetik. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Bere gaia misteriotsua da, eta horrek interesa ematen dio liburuari, eta horrek irakurtzera bultzatzen zaitu. Liburu hau gomendatzen diet beste urteko ikasleei, oso interesgarria baita.

  5. Violet Park-en bidetik.Liburu hau ere asko gustatu zitzaidan, misterio handia dauka eta. Agian faltatzen zaio emozio gehiago istorioa hasten denean, aspergarria iruditu zitzaidalako, baina gero misterioa hasita oso ona da. Liburua asko gustatu zaidalako 1.Batxillergoko guztiei gomendatzen diet.

  6. Liburua interesgarria iruditu zait. Hasieran nahiko arraroa iruditu zait baina gero dena ondo azaltzen da eta ulertzen da. Liburua oso aproposa da gure adinerako.

  7. Liburu hau interesgarria iruditu zait. Istorioaren hasieran arraroa dirudi, baina azkenean dena azaltzen dutenean oso ondo ulertu egiten da. Liburu hau gomendatzen dut.

  8. Liburu hau oso interesgarria da. Hasieran ez dirudi ondo egongo denik, baina gero, erditik aurrera, nahiko ondo azaldu egiten dute. Liburu hau datozen ikasleei gomendatu egiten diet niri asko gustatu zaidalako azkenera arte gordetzen duelako misterioa.

  9. Liburu hau nire gustokoa izan da intrigazkoa delako eta istoria berezia denez, irakurtzen engantxatu ninduen. Hurrengo urteko ikasleei gomendatuko nieke.

  10. Liburua oso interesgarria izan da. Zati batzuetan intriga asko izan du, hau da, egileak ez dizu askorik esaten , baina azkenean dena argitara eramaten du. Liburu hau, asko gustatu zait eta adin guztietako pertsonei gomendatzen diet.

  11. Liburua interesgarria da baina hasieran ulertzea asko kostatu zait, oso korapilatsua delako.Baina azkenean interesgarria da. Gure adineko pertsonei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea.

  12. Nire ustez liburu hau oso interesgarria da eta azkenengo partea ezustekoa izan da.Uste dut gure adineko pertsonentzat oso ondo dagoela eta, beraz, gustatuko zaiela. Oso sartuta egongo dira liburuan ni bezala,intriga asko dagoelako eta jakin nahi izango dute zer pasatuko den libururuaren amaiareran.

  13. Liburu hau nahiko interesgarria iruditu zait. Momentu batzuetan zaila da ulertzea eta astuna bihurtzen da. Intrigaz beteta dago eta azken momenturarte ez dakizu zer gertatuko den. Nire adineko pertsonei gomendatzen diet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s