KOADERNO HANDIA

Agota Kristof. Alberdania. 228 orrialde

Nobelako protagonistek –bikiek- gogor pairatuko dute gudaren eragina; azkar moldatu behar izango dira inguru eta egoera berrietara, eta nolabait bizi. Zoriona ere ezagutuko dute; nahiz eta goseak, amona ankerrak eta lurrari darion tristeziak zapuztu nahi poz-une bakan horiek. Zorion primitiboa, basa animaliena. Ez ditugu bikien izenak ezagutuko, ezta zein nazioetako armadak ari diren liskarrean. Perpausa motak, kapitulu motzak, elkarrizketa ugari, deskripzio gutxi. Kontakizuna ez da sartzen pertsonaien muinean, euren ekintzek erakutsiko dute nolakoak diren. Nobela gordina, gogorra, samurra, lizuna… erakargarria oso. Guztiz gomendagarria.

2 thoughts on “KOADERNO HANDIA

  1. Liburu hau asko gustatu zait , oso azkar irakurtzen delako gainera, hitzak oso ulergarriak dira.
    Gutxiago gustatu zaidana izan da txakurra emakumearekin amorea egiten duenean oso txerria delako,Gainerakoa oso ondo dago baina batzuetan tristezia…

  2. Biziki interesgarria da zeren eta jakin-minarekin uzten dizu istorio osoan zehar. Oso erraz eta arin irakurtzen da ipuina anitz ondo ulertzen delako. Niretzat akats handiena da kontatzen dituzten gauza batzuk oso urdeak direla, baina hori kenduta ona da Koaderno Handia, gomendatuko nuke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s