HILOBIKO ISILTASUNA

 Arnaldur Indridason

Alberdania argitaletxea 302 or.

Reykjavikeko urbanizazio berri batean gaude, eraikitzen ari diren etxe baten orubean giza saihets-hezur bat aurkitu dute, eta hezurdura oso bat gero. Erlendur Sveinsson inspektoreak askatu beharko du, bere polizia lagunekin, aurkikuntza horren korapiloa. Lehenbizi itxaron egin beharko du arkeologoek beren lana buka dezaten, ematen baitu berrogeita hamar hirurogeita hamar bat urte egon direla hezurrak lurpean. Erlendurrek ordea ez du pazientziarik, eta bertatik hasiko da ikertzen leku hura zer izan zen urte haietan, Bigarren Mundu Gerra garaian, amerikarrek eta ingelesek hiria okupatu zutenean. Bilatuko duena ez da gustagarria, izugarria baizik. Izugarria baita “arima hiltzaile” baten historia.

4 thoughts on “HILOBIKO ISILTASUNA

  1. Liburu hau ez zait asko gustatu oso korapilatsua zelako, amaiera espero nuen. Beste liburu batzuk baino konplikatuagoa egin zitzaidan izenak direla eta. Hasieran ez nuen ulertzen Margaret eta Grimurren istorioa, baina gero, irakurtzearen ondorioz, ulertzen joan nintzen. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Grimmu izan da, bere emazte asko jotzen zuelo, amaieran poztu nintzen bera hildakoa zelako.

  2. Nire ustez liburu hau ez da zaila irakurtzeko. Interesgarria da misterio asko daukalako. Liburuaren amaiera arte ez da jakiten zer gertatu den eta zer gertatuko den. Hiztegiaren aldetik ondo ulertzen da eta erraz irakurtzen da.

  3. Liburu hau ez zait asko gustatu, gogorra iruditu zaidalako, biolentzia agertzen delako eta drogen munduari buruz ere hitz egiten duelako. Interesgarria da, baina ez da nire gustokoa genero poliziakoa delako. Ez nioke nire adinakoei gomendatuko gogorra delako.

  4. Liburua hau pixka bat korapilatsua da hiru historia desberdin kontatzen ditu, baina gero lotu egiten dira.Istorio horietako familia batean sexu indarkeria azaltzen da.Errealitatearekin lotuta dago. Liburuaren hasiera pixka bat astuna da, baina gero oso ulergarria iruditzen zait.Lehen aldiz irakurri dudan liburu bat da eta ez dit batere huts egin. Liburua luzetxoa bada,oso erraz irakurtzen da,interesa eta tentsio mantentzeko gai da une oro.Komenigarria da horrelako istorio latzik irakurtzea, gure artean horrelakorik inoiz onar ez dezagun.Gogorra oso,baina itxaropenari atea zabalik utziko diona liburu da.Bestetik liburuko pertsonaien izenak oso arraroak dira,beraz,hasieran kosta egiten da ohitutzea.Edonori gomendatuko nioke liburu hau irakutzera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s