Kale Gorrian

Robert Swindells

Elkar 172 or.

Laburpena: Etxe gabekoen fenomenoaren alderdi bat landu du Swindells-ek liburu honetan: etxetik ihes egin eta hirira lan bila doan gaztearen patuarena. Link gazte horietako bat da. Aita eta amarekin gaizki konpontzen zelako, negu gorrian etxetik alde egin eta Londresera doa lan bila. Lanik aurkitu ezinik ordea, kalean bizitzera eta eskean ibiltzera kondenatua izango da hamasei urteko gazte hau.

5 thoughts on “Kale Gorrian

  1. “Kale gorrian” liburua dezente gustatu zait. Hasieran pixka bat korapilatsua izan da nire ustez, bi istorioak batera kontatzen direlako eta pentsatu egin nuelako pertsonak berdinak zirela. Geroago konturatu nintzen ezetz, bakoitzak istorio desberdinak zirela. Amaieran ikusten da nola bi istorioak lotuta daudela. Gramatikaren partez errazada, dena ondo uletzen da. Pertsonen izenak ere ondo gogoratu ahal dituzu, hain arraroak ez direlako. Liburu hau gomendatuko nuke ondo eta erraz irakurtzen delako.

  2. Liburu hau gustatu egin zait. Dena erreza iruditu zait eta oso azkar irakurri nuen. Aurreko liburua baino askoz entretenigarriagoa eta errezagoa iruditu zait, horregatik ezagutzen ditudan pertsona guztiei gomendatuko nieke. :))

  3. Liburua hau gustatu zait. Hasieran pixka bat korapilatsua izaten da baina azkenean oso ondo ulertzen da. Adin guztietako pertsonei gomendatuko nioke nahiz eta hikaren formak erabili.

  4. Liburu hau gustatu zait batez ere amaieran bi istorio desberdinak nola lotuta egon diren ikusten delako. Gure adineko pertsona bati gomendatuko nioke erraz irakurtzen delako hiztegia eta gramatikaren aldetik, nahiz eta hika forma erabili zenbait kasutan.

  5. Liburua berez ez zait gustatu, hasi den bezala amitzen delako, hau da, protagonista kalean bizitzen jarraitzen du. Hala ere oso azkar irakurtzen da eta ulertzearen aldetik oso ondo ulertzen da. Gure adineko pertsona bati gomendatuko nioke, protagonistak gure adina duelako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s