Behi euskaldun baten memoriak

BERNARDO ATXAGA

Behietan ere badago ausart eta koldarrik. Mo, behi protagonista, ausartekin bilduko da, bere askatasunaren bila egingo duen bizitza- ibilbidean. Inguruan ikusten duen bidegabekeriaren aurka gogor egingo du; nahiz eta, batzuetan, zaurituta eta apalduta atera trantzetik. Bere bidaiako bukaeran, berarekin alderatuta, guztiz kontrako den pertsonaiarekin egingo du topo Mok (behi handi, malenkoniatsu, iraultzailea; moja txiki, alai eta jainkozalearekin!) eta zorionaren oso gertutik izatera iritsiko. Bi irakurketa dituen liburuaren aurrean gaude. Helduentzako “haur literatura” deitu genezakeen horren fruitua (Printze Txikia, Animalien Ihauteria… eta beste hainbat bezala). Azaleko istorioaren azpitik, gizakiei buruzko fabula garratza gordetzen du liburuak.

14 thoughts on “Behi euskaldun baten memoriak

  1. Behi euskaldun baten memoriak liburua ez zait asko gustatu .Pixka bat korapilatsua eta aspergarria iruditu zait.Seguraski izan da izen asko agertu direlako , dena den, istorioa ez zait batere entretenigarria iruditu.Nahiz eta niri ez gustatu errekomendatuko nuke hurrengo ikasleentzako.

  2. Behi euskaldun baten memoriak liburua oso entretenigarria eta dibertigarria iruditu zait. Nahiz eta pixka bat aspergarria eta astuna izan hasieran, gero hobeagoa bihurtzen da eta misterio asko sartzen da istorio horren barruan. Errekomendatuko nuke liburu hau hurrengo ikasleentzako, pena merezi baitu.

  3. Behi euskaldun baten memoriak, Bernardo Atxagak idatzitakoa, oso liburu arraroa iruditu zait behi baten azalean sartu behar zarelako, bere bizimodua eta ohiturak ezagutuz. Nahiz eta arraroa izan liburua gustatu zait, eta horregatik gomendatuko nieke hurrengo kurtsoko ikasleei, liburu entretenigarria da eta.

  4. Behi euskaldun baten memoriak. Liburua arraroa iruditu zait behi baten bizimodua eta istorioa kontatzen duelako. Horrez gain, nire ustez, aspergarria da istorioa ez delako entretenigarria. Pixka bat korapilatsua da eta ulertzeko, Ninak Ospa ez bezala, ez da erreza. Batxillergora pasatuko diren ikasleei ez diet gomendatuko, batez ere aspergarria delako

  5. Nire ustez liburu hau oso originala da, ez baita behi baten istorioa kontatzen duen liburu askorik ikusten. Gainera, interesgarria iruditu zait misterio apur bat ere daukalako. Hizkuntzaren aldetik, beti batueraz idatzita ez izanagatik ulergarria dela uste dut.

  6. “Behi euskaldun baten memoriak”. Liburuaren gaia behi baten bizimodua kontatzen du. Agian batzuei originala dela iruditu ahal zaie, nik behintzat , arraroa dela uste dut.
    Ez diet liburua gomendatzen , gustatu ez zaidalako.

  7. Behi euskaldun baten memoriak. Liburu hau ez zait batere gustatu, jasanezina da. Bere gaia oso arraroa da, zeren eta behi batek hitz egiten baitu eta hori ezinezkoa baita. Gainera pasarte batzuetan euskera arraro bat agertzen da, eta ez dut piperrik ulertu. Liburu hau ez diot inori gomendatuko, ez da ez interesgarria eta ez ezer.

  8. Behi euskaldun baten memoriak, Nire ustez liburu entretenigarria da, behi baten istoria arraroa delako, eta hau arraroa eta interesgarria iruditu zait. Bernardetten hizkera pizkat zaila iruditu zait ulertzeko. Liburua gustatu zait, baina DBH-ko ikasleei gomendatuko nieke, pixka bat infantila iruditu zaidalako.

  9. Ez zait batere gustatu liburu hau, oso aspergarria iruditu zait. Ez da ezer interesgarria gertatzen liburu osoan eta oso luzea egin zait.

  10. Behi euskaldun baten memoriak: Liburu hau, arraroa iruditu zait. Entretenigarria eta interesgarria. Hasieran pixkat zaila iruditu zait ulertzeko, baina gero ondo. Batxilerreko ikasleei gomendatuko nieke, baina liburu hobeak ere badaude.

  11. Liburu hau ez zait asko gustatu. Pixka bat korapilatsua iruditu zait. Hasieran asko liatu naiz ez nekielako nor zer narratzailea, baina gero hobeto ulertu nuen.
    Pixka bat arraroa da behi bat delako istorioa kontatzen duena, narratzailea, eta batzuetan aspertu egin naiz.

  12. Nire iritziz, liburu hau astuna da, baina aldi berean pixka bat barregarria behi baten bizitza kontatzen duelako. Liburu hau iruditzen zait gehiago umeentzat dela baina azkenean entretenigarria eta misteriotsua iruditu zait. Hizkuntzaren aldetik, beti batuaz idatzita ez izateagatik ulergaitza dela uste dut

  13. Hasiera batean oso aspergarria da; liburu guztiak bezala. Kapitulu batzuk irakurrita entretenigarria izango zela pentsatu nuen baina ez zen horrela gertatu, liburua gero eta aspergarria zen. Ez nioke liburua batxillergoko inori gomendatuko. Liburu guztiek gutxienez gai interesgarri bat euki behar dute eta honek ez du izaten ezta bat pasarte osoan.

  14. Niri pertsonalki ez zait liburu hau gustatu. Hasieratik amaierara arte oso astuna egin zait. Gainera ez dut oso ondo ulertu erabiltzen duen euskara nahiko zaila delako. Ez nioke inori gomendatuko liburu hau.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s